XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(...) leunak ziren, eta oso arrosak.
Eta gero litro erdi bat whisky erosi nion Arabellari, eta handik pixka batera soldadu batzuekin topo egin genuen, eta Arabella haiekin joan zen.
-Ai, gizon zintzo baten diruaren lapurra!
-Ez
-Bazuen alde egiteko garaia.
-Eta orduan hona etorri nintzen lotara.
-Eta ez zaizu dirurik geratzen?
-Ez dakit
-Ea zer dudan
Goialdean bira emanda jartzen diren gauza txiki horietako bat erosiko diot arratsaldean Arabella Grossi.
-Ze, sedazko sakel txikiak, hari batean lotuak izaten diren horiek?
-Bai, baina ez dira zuk uste bezain txikiak
Arduraz bete zen Pilonen bihotza.
-Gaueko haizea da hori
-Kanpoan lo egitea ez da batere ona.
-Hara, Pablo, etxera eramango dugu eta sendatuko diogu eztul hori.
-Gogor heldu dio biriketakoak, baina sendatuko dugu.
-Zertaz ari zarete?
-Ondo nago.
-Hori uste duzu
Hori uste zuen Rudolfo Kellingek, eta zeu ere joan zinen duela hilabete haren hiletara.
Hori uste zuen Angelina Vasquesek.
Joan den astean hil zen.
Beldurtu egin zen Jesus Maria.
-Zer dela uste duzu?